Eskerrik Asko Guztioi

Kaixo lagun,

Dakizuenez, Sutan taldeko partaideok pasaden ostiralean Banden Lehia txapelketaren finalean parte hartu genuen. Gau ederra izan zen, Bilborock aretoa jendez gainezka zegoen eta gure lagun mordoa egon zen bertan gu animatzen. Gainera, finalistak ziren beste taldeen partaideekin hitz egiteko aukera izan genuen eta, egia esan, jende jatorra bildu ginen bertan. Azkenian Zazkel taldeko neska eta mutilek lortu zuten garaipena, bihotzez zoriontzen ditugu eta espero dugu etorkizun oparoa izatea.

Besterik gabe, eskerrik asko bertara hurreratu zineten guztioi eta etxetik Twitter bitartez lagundu gintuzuoni. Hemen dauzkazue bertan egon ziren lagun batzuek bidali dizkiguten argazki batzuk:

whatsapp-image-2016-11-26-at-10-51-48 whatsapp-image-2016-11-26-at-10-52-00 whatsapp-image-2016-11-26-at-10-53-19 whatsapp-image-2016-11-26-at-10-53-33

 

Banden Lehia Txapelketa

Kaixo Euskal Herriko eta Mundu osoko Neska eta Mutilak,

Urte honetan Banden Lehia Txapelketan hartuko dugu parte eta betikolez zuen laguntza beharko dugu Sutan Taldearen proiektua aurrera eramateko. Hau lortzeko HEMEN klikatu eta orriak eskeintzen dituen hamar botoak eman iezaguzu mesedez. Eragiketa hau nahi adina gailuetan egin daiteke: ordenagailuan + sakelekoan + tabletean. Eta Guztiek botoak ematen dizkigute!

Eskerrik Asko bihotz bihotzez zuen laguntzagaitik!